Organismoak ezinbesteko du elikagaiak eta oxigenoa zeluletara eramatea eta zelulen hondakinak eta CO2a hartu eta iraizte-organoetara helearaztea. Zeregn horiek betetzeko zirkulazio aparatua eta sistema linfatikoa ditu.
10.2 ZIRKULAZIO-APARATUA
10.2.1 ODOLA
Apaeatu kardiobaskularrean zehar zirkulatzen den ehun likatsua da.
Bi osagai nagusi ditu: odol-plasma alde batetik eta elementu formeak bestetik: leukozitoak (globulu zuriak), eritrozitoak(globulu gorriak) eta plaketak.
10.2.2 ODOL BASOAK
Odola daramaten hodien sarea osatzen dute.
10.2.2.1 ARTERIAK
Odola garraiatzeko hodiak dira, bihotzetik gorputzeko ehun guztietara. Baso txikiagoak eratzen dituzte: arteriolak.
Arteriolek adar txikiagoak dituzte: kapilarrak
10.2.2.2 BENAK
Organoetatik bihotzera daramate odola. Odola itzultzea eragozteko balbulak daude. Benulak odola kapilarretatik denetarantz daramaten bena txikiak dira.
10.2.2.3 KAPILARRAK
Odol baso finak eta pareta mehekoak dira. Organismoaren ehun guztietara heltzen den sarea osatzen dute. Odolak eta ehunek zelulek elikagaien, hondakinen eta gasen trukea egiten dute kapilarretan.
10.2.3 BIHOTZA
Bihotza bizitzeko organo nagusietakoa da, berak ponpatzen baitu odola giza gorputzaren atal guztietarantz. Aparatu kardiobaskularraren atal nagusia da, beraz. Bihotzaren muskuluak miokardioa izena du. Perikardioa, aldiz, organo honen inguruan dagoen ehuna da.
Toxaren barruan dago, erdialdean kokatuta, alboetan birikak dituela, azpian diafragma (abdomenetik banatzen duena) eta gainean timoa.
Bihotzetik odola atera eta bideratzeko, aorta arteria handiarekin konektatuta dago. Birikek garbituko duen odola, aldiz, kaba zainetik iristen da bihotzera.
10.3 ZIRKULAZIO-APARATUAREN ESKEMA
No hay comentarios:
Publicar un comentario