9.1 ARNAS APARATUEN ATALAK:
9.2 ARNAS BIDEAK:
9.2.1 Sudur hobiak: : kanporako irteera duten bi barrunbe dira, eta sudur mukosak estalirik daude. Koana atzeko zuloen bitartez loturik
9.2.2 Faringea: faringean, laringearen gainean epiglotisa dago.
9.2.3 Laringea: Tolestura hau da ahots kordak ditu
9.2.4 Trakea: Kartilagozko eraztunek indarturiko hodi elastikoa da
9.2.5 Bronkeo zuhaitza: Biriken barruan heltzen diren eta gero eta diametro txikiagoko bronkiolotan adarkatzen diren bi bronkiok osatzen dute.
9.3 BIRIKAK
Bi mintzetan hau da pleuretan bildurik daude. Kupula itsura duen eta diafragma deritzon muskuloa banatzen du abdominetik. Biriken barrualdea albeolo ugarik osatutako masa harroa da.
9.4 ARNAS APARATUAREN JARDUERA
9.4.1 BIRIKAK AIREZTATZEA
Biriketako airea berritzeko, airea kanpoko ingurutik biriketara eta alderantziz, eramatea da eta arnasa hartzeko eta botatzeko mugimenduen bidez egiten da.
9.4.1.1 ARNASGORA: Mugimendu aktiboa da: saihetsarteko muskuloak eta muskulu eskalenoa uzkurtzean, saihetsak goratu egiten dira. Aldi berean diafragma jaitsi eta ondorioz kaxa torazikoaren handiagotu egiten da. Saihetsen mugimenduaren eraginpean, biriken bolumena handiagoa da, eta barruko airearen presioa jaitsi egiten da. Horren eraginez airea albeoloetan sartzen da.
9.4.1.2 ARNASBEHERA: Mugimendu pasiboa da, eta airea biriketatik irtetea reagiten du: saihetsarteko musukuloak eta muskulu eskalenoak erlaxatzean, saihetsak jaitsi egiten dira eta presioa egiten dute biriketan. Aldi berean, diafragma ere bultzaten ditu birikak igotzen direnean.
9.4.2 GASEN TRUKEA: Alde batetik, oxigenoa (O2) eta elikagaiak dituen odola arterietatik banatzen da gorputzean zehar, organo guztietan, beti ere bihotzak bidalitako bultzadekin (taupadak). Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Birikak – biriketako zainak – ezkerreko aurikula- ezkerreko bentrikulua - aorta arteria - Arteria periferikoak - Organoak.
Bestetik, organo guztietatik bihotzera bueltan, karbono dioxidoa(CO2) eta hondakinak bidaiatzen dira zainetatik. Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Organoak - Zain periferikoak –kaba zaina – eskuineko aurikulua- eskuineko bentrikulua – biriketako arteriak- Birikak.
Arnas-aparatuarekiko loturari esker, biriketan gasen (O2 eta CO2) elkar-trukatzea gertatzen da, oxigenoa gorputzean sartuz eta azido karbonikoa kanpora ateraz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario